jueves, 15 de noviembre de 2007

Uhinak irratia, kalean, airean...ETA SAREAN!

II.ataza, 2007/11/16 Uhinak irratia Aiara eskualdeko irrati librea da. Eskualdeko herri/herritarrak tresna komunikatibo baten beharra zutela jabeturik, Eguzkiñe Aldazabal Uhinkidea izan dugu komunikatze eren aurrean Uhinakek jasandako garapena eta zergaitia kontatzen.

BIDEOLANA

Egilea: Izar Mendiguren Cosgaya (kazetaritza 2.maila 07/08)
Erabilitako programak: adobe audition, camstudio, movie maker, photoshop, argazki kamara digitala (Olympus fe-200), euskaltube
Erabilitako musika: Manu Chao, La Radiolina eta Uhinaken kuña bat.
Erabiltze eskubidea: copyleft
Eskerrak: Eguzkiñe Aldazabal, Uhinak irratia (Alfredo Remirez, Villar, Witxi)

Laudion, 2007ko azaroaren 15ean

jueves, 18 de octubre de 2007

TOP 6 ZERRENDA

WWW.GOOGLE.ES

Webgune hau mundu mailako bilatzaile nagusienetako bat bilakatu da. Irudi, webgune, albiste zein tokian tokiko mapak eskuratzeko aukera ematen dizu eta oso segundu gutxiren buruan gainera. Honetaz gain google-Earth 3 dimentsiotako planetaren mapa erraldoia eskaintzen digu. Bilatu nahi dugun kontzeptua idatzi eta hitz hoiekin zerikusia duten sareko orrien zerrenda azaltzen zaigu berehala. Hala ere, gai zehatz baten inguruan informatzeko egokiagoak dira beste bilatzaile mota batzuk, http://es.wikipedia.org entziklopedia askea esaterako.

WWW.HIZTEGIA.NET

Lehenik eta behin kazetari on batek ulertua izateko behar dituen tresna komunikatiboak eskura izan behar ditu. Hori dela eta, ezinbestekoa da hiztegi anitz eta zabala egokitasunez tratatzea. Horretarako bada euskal hiztegigintzan baliabide ugari biltzen dituen orrialde bat, hiztegia.net.

Bertan, klikatu eta berdin sinonimo, antonimo, esanahi,…ugari topa ditzakegu. Era berean, itzulpen zuzenak egiteko aukera paregabea eskaintzen duen hiztegi zibernetikoak eskura ditugu: euskara-galoa, euskara-esperantoa, ingelesa-euskara, poloniera, japoniera…munduko albisteak zein nazioartekoak argitaratzeko.Euskara zuzen eta jator batean idazteko, www.euskaltzaindia.net helbiderekin lotzeko aukera dago, arauen gaurkotasuna zein kontsultak egiteko bide emanez.

WWW.EITB24.COM

Interneteko atari hau, eguneko albistez eta gainontzeko informazioz osatuta dago. Etengabe gaurkotzen denez, euskaraz, gazteleraz, zein ingeleraz Euskal Herriko berriak sarean zintzilikatzen dituzte. Multimedia zerbitzuaz gain, Euskadi Irratiko azken albistegia entzuteko aukera ematen digu.

Bertako Aupatu atalean (www.aupatu.com) azken orduko albisterik irakurrienak jaso ahal izango ditugu. Honela, herritarren interesak eta gizartean gori-gorian dauden edukiak zeintzuk diren jakin ahal izango dugu gure irakurlegoarengana zuzenago iristeko.

WWW.EFE.ES

Espainiako lehen informazio agentzia da, eta mundu mailako laugarrena. Informazio agentzia honen bidezko ehundaka berri irakurtzen dira gaur egungo prentsan. Zehazkizun gehiegirik ez eta albiste iturri bakarra izaten denez kasu batzutan, kazetari batentzako ezinbestekoa deritzot berri agentzia baten helbidea buruan eukitzea. Bideoak, Audioak, multimediak, erreportaiak, enpresei zuzendutako txokoak…osatzen dute webgune hau eta nahiz eta gero euskaldunon kasuan itzuli behar izan, paper inportantea jokatzen dute gure lanbidean. Honen ildo beretik, bada beste agentzia oso ezagun bat Espainia mailakoa, Vocento (www.grupocorreo.es) .15 egunkari ezberdin biltzen ditu bere baitan eta baita guzti hauetara sartzeko (www.diariovasco.com, www.abc.es, www.elcorreodigital.com, www.hoy.es...) konexio zuzena ere. Honetaz gain, Colpisa agentziarekin lotzeko aukera ematen digu (www.colpisa.com) eta beraz, kazeta lan egoki batentzako egunkari zein agentzia ezberdinak gure albistea edo denadelakoa argitaratu aurretik kontrastatua izateko baliogarria izan daiteke.


WWW.YOUTUBE.COM

Ikusentzunezko berriemaile libre honek iraultza bat ekarri du web2.0an . Mundu mailako fenomeno arrakastatsuenetako bat da zeinetan berri edo bitxikeri ugari bidaltzen diren egunero. Doakoa zerbitzua da eta bideogintza du ardatz. Politikarien gonbidapenak, diskurtsoak, kirol lasterketak,…gizartean gailentzen diren baloreen isla handia da, beraz, kontuan hartu beharrekoa. Bada duela gutxi sortu berri den Euskal Herriko antzeko tresna bat, www.euskaltube.com eta hemen ere zerbitzu berdina eskaintzen da Euskal Herri mailan.

WWW.EUSKALTUBE.COM

Youtuberen Euskal Herriko loba dela esan dezakegu, eta ikusentzunezko atari honek hartzailea euskalduna bada, bere interesatara hurbiltzeko balioko digu. Zer duen gogoko, zein den bere kezka…argitzen lagunduko digu. Gainera, goialdean aste honetan martxan jarri duten webgune batekin lotzeko aukera ematen digu “banner” delako baten bidez. Era honetan www.elebila.eu sartu eta euskal bilatzaile baten aurrean aurkituko gara. Euskaraz zein beste hizkuntzatan bilaketa aurreratua eta emaitza zehatzagoak jaso nahi izatekotan hobespendunaren bitartez gure idazkia hobetuko dugu. Orri honetako goialdean agertzen den interbinkulo propagandistikoaren gainean klik eginez gero, www.sustatu.com atarira iritsiko gara. Bertan, argazkiak, blogak, hedabideak, hezkuntza, hizkuntza, kultura, kirola, teknologia, politika…bezalako arloak aurkituko ditugu.